— MUNDUKO TXAPELKETA · HEGO AFRIKA 2026 —

HURRENGO GELTOKIA…
MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETA HEGO AFRIKAN!

2026ko irailaren 16tik 18ra ospatuko da Munduko Sokatira Txapelketa, Mossel Bayn (Hego Afrika), eta Goiherri Sokatira Taldea bertan izango da denboraldiko erronkarik handienari aurre egiten. Irailaren 12tik 21era bidaiatuko dugu Hego Afrikara, 50 taldekidek gure urteko lan guztia bertan erakusteko.

Irailaren 16an eta 17an Txapelketa Irekia izango da, eta bertan hainbat kategoriatan parte hartuko dugu:

Txapelketa Irekia
Kategoria Gure talde partehartzaileak Eguna eta ordua
Gizonak 600kg Goiherri A eta Goiherri B Irailaren 16an, 9:00etan
Emakumeak 500kg Goiherri A, Goiherri B, Goiherri C Irailaren 16an, 13:00etan
Gizonak 580kg Goiherri A eta Goiherri B Irailaren 17an, 9:00etan
Emakumeak 540kg Goiherri A Irailaren 17an, 13:00etan

Irailaren 18an eta 19an berriz, Nazioarteko Txapelketa izango da, eta bertan Basque Country ordezkatuko dugu:

Nazioarteko Txapelketa
Kategoria Ordezkatuz Eguna eta ordua
Emakumeak 500kg Basque Country Irailaren 18an, 13:00etan
23 urtez azpiko mistoa Basque Country Irailaren 18an, 13:00etan
Gizonezkoak 640kg Basque Country Irailaren 19an, 13:00etan
23 urtez azpiko emakumeak Basque Country Irailaren 19an, 13:00etan

Txapelketa zuzenean jarraitu nahi baduzu, «Twiff» webguneak eskaintzen duen estekaren bidez ikus dezakezu. Era berean, gure Instagram kontuan zuzenean joango gara lehiaketaren berri ematen, ezer galdu ez dezazuen. Adi beraz gure sare sozialetara!

Animo eta indarra Hego Afrikara doazen guztiei! Hemendik jarraituko dizuegu, uneoro.

ARGAZKIAK

KONTAKTUA

Goiherri Sokatira Taldea

goiherritugofwar@gmail.com

SARE SOZIALAK

@goiherritugofwar

@goiherritugofwar