— 50. URTEURRENA —

1997-2027… GOIHERRIK 50 URTE!

1997an Goiherri auzoko tiratzaile ohiek soka bat hartu eta talde berria sortu zuten. Ordutik, ez diogu 50 urteetan zehar sokari tiratzeari utzi. Eta hori ospatu beharra daukagu!

Horregatik, 2027ko uztailaren 9tik 11ra, Nazioarteko Txapelketa berezi bat antolatuko dugu Goiherrin (Erandio, Bizkaia). Munduko hainbat herrialdetako taldeak elkartuko dira, urte luze hauetan sokaren beste aldean gure aurkari izan direnak barne, gure 50. urteurrena ospatzeko.

Asteburu horretan sokatira gozatzeko aukera izango da, baita gure kultura eta gure etxea ezagutzeko ere. Asteburuan zehar hainbat ekintza izango ditugu: emanaldi kulturalak, ospakizunak, herri-afaria eta sorpresa diren beste hainbat.

TXAPELKETAKO KATEGORIAK

Ostirala (arratsaldez): Gizonak 640kg eta Emakumeak 540kg

Larunbata (goizez): Gazteak eta Mistoa

Larunbata (arratsaldez): Gizonak 580kg eta Emakumeak 500kg

ARGAZKIAK

KONTAKTUA

Goiherri Sokatira Taldea

goiherritugofwar@gmail.com

SARE SOZIALAK

@goiherritugofwar

@goiherritugofwar